BELTZA. Bye, Bai, Cash

10 

Diskoak Cashen kantu ezagunenetako asko jasotzen ditu, lehen urteetan grabatutako arrakastak  zein American Recordings saileko klasiko berriak. Taldeen artean aniztasuna dago: punk-rock taldeak (Vómito, Hysteria, Carniceros del Norte, Porco Bravo edo Morfi Grei, La Banda Trapera del Río-ko kide ohia), glam-ekoak (Diaboli Kash), metal-ekoak (Elenco, Ratzinger, Arbian), hardcore-koak (Zartako), rock sureño-koak (Hash), blues-ekoak (Last Fair Deal, Petti, Travelling Brothers) edota rock&roll-ekoak (Los Rotos). Aipamen berezia merezi du Zaramaren ekarpenak. Hain zuzen, Santurtziko talde beteranoak ez du bertsiorik egin, baizik eta Cashen omenezko kantu bat sortu du, Jon & Johnny Cash, zeinean txistua, countrya eta aurreskua batzen diren.

Zarama: Jon & Johnny Cash

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2011/12/12
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com