Hemen zaude: Hasiera Denda BELTZA. Bye, Bai, Cash

BELTZA. Bye, Bai, Cash

Johnny Cash hil zenetik zortzi urte igaro ostean, Euskal Herrian kantari estatubatuarrari egin zaion lehen omenezko diskoa duzu esku artean. Hogei talde batu egin dira beltzezko gizonaren kantuak gogora ekartzeko.

2011ko Abendua
CD
10

Diskoak Cashen kantu ezagunenetako asko jasotzen ditu, lehen urteetan grabatutako arrakastak  zein American Recordings saileko klasiko berriak. Taldeen artean aniztasuna dago: punk-rock taldeak (Vómito, Hysteria, Carniceros del Norte, Porco Bravo edo Morfi Grei, La Banda Trapera del Río-ko kide ohia), glam-ekoak (Diaboli Kash), metal-ekoak (Elenco, Ratzinger, Arbian), hardcore-koak (Zartako), rock sureño-koak (Hash), blues-ekoak (Last Fair Deal, Petti, Travelling Brothers) edota rock&roll-ekoak (Los Rotos). Aipamen berezia merezi du Zaramaren ekarpenak. Hain zuzen, Santurtziko talde beteranoak ez du bertsiorik egin, baizik eta Cashen omenezko kantu bat sortu du, Jon & Johnny Cash, zeinean txistua, countrya eta aurreskua batzen diren.

Zarama: Jon & Johnny Cash