Hemen zaude: Hasiera Denda Bar Puerto Iruzkina

Iruzkina

Kontakizun bat eta hamahiru kantu

Bar Puerto egitasmoak kontakizun bat eta hamahiru kantu biltzen ditu asmo beraren harira. Kontakizunak hirian bizi den gizon batek aspaldi itzuli ez den sorterrira egiten duen bidaia du gaitzat. Itzultzeko aitzakia jaiotetxea bota behar dutela da, arrantzale auzo batekoa, errepide handi bat egiteko. Herrian den egunetan auzo zahar hartan bizi izandakoen testigantza jasoko du: arrantzale gazte eta zaharrak, Afrikako etorkina, arrastean arrantzan egitera etorritako galiziarrak, gerran kartzelan jaiotako emakumea... Denen pasarteak jasoko ditu bere kaieran. Baina, baita ere, gogoetak, poemak eta garai bateko kanta zaharrak.

Kirmen Uribek kantuak, Entseguak eta antzerki zein telebistarako gidoiak idatzi ditu. Raymond Carver eta Wislawa Szimborskaren poemak ere euskeratu ditu. Bere lehen poesi liburua Bitartean heldu eskutik izenburua du (2001).

Bingen Mendizabal ez-ohiko musikaria da. “Nahiko” eta “Hertzainak” rock taldeetan eta beste formazioa jazz eta folkietan aritu ostean konposagile moduan dabil azkenengo hamarkada honetan filmeentzako soinu bandak sortzen, batez ere. Juanma Bajo Ulloa, Montxo Armendariz, Julian Temple edo Mariano Barrosorekin lan egin du, besteak beste.