Bar Puerto

10 

Kantuak

1. Bar Puerto (Intro).
2. Biluzik.
3. Txatxamatxalinatxu.
4. Plaza berrian.
5. Oraindik goiz da.
6. Ene mutil ttipiena.
7. Zeruak eta lurrak.
8. Lehenago bezala.
9. Urrian.
10. Urriko poema.
11. Ene maite.
12. Bisita.
13. Bar Puerto.               mp3

2001eko urria

Hasier Oleaga: bateria.
Josu Izagirre: kontrabaxua.
Josu Zabala: soinu txikia.
Alex Ruiz de Azua: ahosoinua.
Aitor Rubia. gitarra akustikoa eta elektrikoa.
Bingen Mendizabal: mandolina eta biolina.
Mikel Urdangarin:ahotsa eta gitarrak.
Borja Ramos: pianoa eta soinu elektroakustikoak.
Txuma Murugarren eta Rafa Rueda: azken orduko koroak.

Bar Puertok izen bereko ikuskizunean du lehen jatorria. Ikuskizun horrek literatura eta musika batzen zituen, bideoz grabatutako hainbat lagunen benetako testigantzekin tartekatuz. Portu horretatik abiatu eta bidaia berri bat jarri zuten abian Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabal musikariek 2001eko udazkenean. Kirmen Uriberen hitzak oinarritzat hartuz, irakurketa musikal berrizalea egin zuten.

Egitasmoa gauzatzeko jazz, folk eta rock munduko musikarien laguntza jaso zuten. Doinu herrikoiak zein propio diskorako egindakoak bildu zituzten, lan akustiko eta zuzena lortuz. Bar Puerto honetan kanta zaharrak eta berriak batera datoz, garai eta jatorri ezberdinetako jendearen ibilerak. Denak ere alderrai, denak ere bidean, denak ere portuko taberna bitxi horren epelera.

komentarioa ikusi

Disko mota: Liburua
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com