Hemen zaude: Hasiera Denda Arima Beltza

Arima Beltza


Kantuak

1. Funky & blues.
2. Blues ohiartzuna.         mp3
3. Arima beltza.
4. Mugak.
5. Gizartearen harraz.
6. Rory.

2000ko irailean

Jon Gurrutxaga: bateria eta ahotsa.
Aitor Badiola: gitarra eta ahotsa.
Joseba Alonso: armonika.
**Iñigo Araujo:** baxu elektrikoa.
Lander Trinidad: gitarra eta ahotsa.

Sei kantuko CD-a dakar besapean boskote honek. Taldeko lauk sixties-en rock gogorra entzun dute anaia zaharren biniloetan, hamabi konpaseko blues anplifikatua rock'n'roll-aren standarra zen hamarkadan. Musiko gazteak dira eta beraien lehen esperientzia izateak ez du kentzen rock-blues munduan jantziak izatea. Bosgarren taldekidea, tronpetaren muturra Gina Lollobrigidaren diti punta zelakoan putz egiten zuen The Comitments taldeko tronpetistaren antzerakoa da. Horrelaxe egiten dio putz Joseba Alonsok armonikari, taldearei osotasuna emanez.


Artista bereko diskoak