Hemen zaude: Hasiera Denda Arean Letrak

Letrak

NONDIK ZATOZ?

NONDIK ZATOZ?
ZER DA HORI , ESKUTAN DUZUN ANIMALI HORI ?
HORKO HORIEK BEGIAK AL DIRA ?
EZ DUT EGUNDO HOLAKORIK IKUSI.
BASO HORI , BASO HANDI HORI ,
NIK ERE OSO GUSTUKO DUT .
EGIA ESAN MARRA HORREK EZ DU EZER ERE BANATZEN .
LASTER DATOR , ZAUDE LASAI ,
ZABALDUKO DIGU BARRENA.
GERO JOANGO DA HORTIK ZEHAR ZUHAITZAK ELIKATZERA.

GOIZ BAT

EZ DAKIT ZORIONA DEN BAINA LASAI IRATZARRI NAIZ.
BELARRA ERE BERDE-BERDE ETA TXAKURRAK ORTOZIK , POZIK.
PLAZAN JENDEASKO DAGO;
GURASO MINDUAK DAUDE UMEEI LELOKERIAK EGITEN.
AZKENEAN BAI , BARRE EGIN DU.
ORAIN . ESAN AL DIZUT GAUZA POLITIK INOIZ ?
HURBILDU ZAITE APUR BAT.
EDERRA ZARA TA MAITE ZAITUT.
ZU BAI ZU.

TOULOUSEKO MARGOLANA

HAIZEA DABIL HEZUR ARTEAN
ASTINTZEN BIHOTZA.
LEKU URDINA DA HAU,
ODOL IZPIAK DAKARTZAZU NIGANA.
TITI BURUAK ZORROZTARRIAK DIRA,
ZORROZTARRI EDERRAK.
ZEIN EDER!
HASI GAITESEN BERRIZ AMETS USTELIK GABE.

GOGOETA

HORRENBESTE INDARREZ GORDETA DUZUN HORI
ZURE ESKU ERTSIAREN IZERDIA BAINO EZ DA.
ZATOZ, NIK ERE NAHI DUT IRRISTATU BEHERANTZ
ETA BERRIRO GALDU AHAZTU EZIN DUDANA.
GEZIAK HAREZ ESTALITA DAUDE.
ATZO BERRIZ ENTZUN NUEN ZURRUMURRU ERGEL HORI.
HODI LUZEETATIK ZEHAR DOA.
JADANIK DENA HAIN ALDAKOR DELA,
DENA HAIN MUGIKOR DELA,
BIHURTU DAIGUN HAIZEA HORRAZI.

HEMEN

ITOTA IRTEN GARA.
ETZAN GARA HEMEN.
EGUZKI BERDE HONEK DESAGERTZEN GAITU.
HORRELA IZAN ZEN AZKEN EGUNEAN
BESTE NONBAIT JAIO AURRETIK.
LOTURIK GAUDE,
DARDARA BATEK ESKUETAN HARRAPATU GAITU.
HORRELA IZAN ZEN AZKEN EGUNEAN,
UR GAZI ZAPOREA AHOAN.
LOTURIK GAUDE,
DARDARA BATEK ESKUETAN HARRAPATU GAITU.
HARRAPATU GAITU.
HARRAPATU GAITU.

ATZERA BIDERIK GABEKO EGUNA

HARRI BATEN AZPITIK IRTEN NAIZ.
ARGIAK ORAINDIK MIN BEGIETAN.
HAZI BAT DUT POLTSIKOAN,
EZ DAKIT NORENTZAT IZANGO DEN.
ITZALA HANKETATIK JEITSI DA,
AINGERU IXIL BAT DA ORAIN.
EURIAK BUSTIKO GAITU INOIZ EZ BEZALA.
ETA IRRIFAR GOXOAK ENTZUN DITUT.
JOLASTEKO MAKURTU NAIZ.
TA ZER ONDO ! ARROPA ZIKIN AZKENEAN!
MUNDUAREKIN BAT ELKARRI AZKURE KENTZEN.
ARROPA ZIKIN AZKENEAN.
ZABALDU DITUGU ATEAK.

OILAR URDIN

ZENBATGARRENEZ ZATOZ HONA?
ZER AHAZTU DUZU ORAINGOAN?
ZER AHAZTU DUZU, IZENA EZ BADA?
BILDURKILIK ATE JOKA.
BURDINEZKO BEGI HORIETAN EZ DAGO LEKURIK NIRETZAT,
OILAR URDIN.
AMAIGABEA DENA BERRIZ HASTEN DA
IMAGINA EZIN DEN LEKUAN.
ATZETIK DATOZ,
IKUSI NAHI DUTE NOLA ABESTEN DIZUDAN.
EMAIEZU ZERBAIT.
GORDETZEKO ZERBAIT.
ZERBAIT , OILAR URDIN.

ZALDIARENA

DENBORA PASA AHALA,
AZKENIK OHARTU DA ZALDI ITSU BATEN GAINEAN PASA DITUELA URTEAK.
NON IZANGO OTE ZEN LOTALDI LUZE HORIETAN?
EZIN JAKIN ORAIN NON IZANGO OTE ZEN.
MILAKA BIDE BAKARRIK MAMU BAT BEZALA.
AMETSIK HANDIENAK ERE LEKUA BEHAR DU.
SALTO EGIN ETA KORRIKA HASI!
BILATU HERRIA ! HERRIA!
ORAIN EZ ZAUDE BAKARRIK;
GUSTORA GAUDE ZUREKIN.
BIDE EGIN NAHI BADUZU BERRIZ EZ GAITZAZU AHAZTU,LAGUN.

BIDE BATEZ

AHALEGIN HANDIRIK GABE ERORTZEN DIRA
GAINEZKA EGITEN DUTEN ESANAHIAK , NAHIAK ,NAHIAK.
BARRUTIK IRTETZEN ZAIGUN GARRASI HORREK , HORREK BADU
IBILBIDERIK.
BADU IBILBIDERIK , BIDERIK , BIDERIK.
TA , BIDE BATEZ , ERAMAN DITZALA GELA HONTAKO BAZTERRETAN
ELKARTURIK DAUDEN BELDUR GUZTIAK , GUZTIAK , GUZTIAK.