Hemen zaude: Hasiera Denda Aporía

Aporía

 Musika bidaiaria eta jazz inprobisazioa da "Aporía". Sentimenduaren halako ekuazioa. Sentsazioen labirintoa eta a priori bateraezinak diren erritmoen eta eraginen nahasmendua, baina aldi berean elkartu eta osotasun batean batzen direnak entzun ostean egileek berek planteatutako paradoxa askatzen amaitzeko.

Elkarrekin apailatutako lehenengo diskoan ("Pagoda") jada agerian utzi zituzten proposamenaren orijinaltasuna  eta musika tresnen elkarketa honen berezitasuna, entzuleari abesti sorta guztiz gogoangarria eskaintzeko. Javier López Jaso soinujole nafarrak eta Marcelo Escrich kontrabaxu jotzaile argentinarrak, Alberto Arteta saxo tenorraren lankidetzaz gain, Luis Giménez gitarrista eta Daniel Lizarraga bateria jotzailea dituzte lagun, eta beraz, berriz ere aurkezten digute proiektua laukote baten formatuarekin.

 


Artista bereko diskoak