Hemen zaude: Hasiera Denda Animal Blues

Animal Blues

2015ko Azaroa
CD
10

J.B. Leinorren “I feel so good” gai klasikoarekin egiten dio sarrera Animal Blues taldeak diskoari, slide gitarraren eta taldeko gainerako kideen arteko bat etortze bikainari esker rock moldetik gertuago dauden espazioetara eramateko asmo agerikoarekin; Mississippiko gitarra jotzaile eta abeslariaren gai zahar horrek "Every day I have The Blues" gaiari ematen dio bidea, tradizioari estuago lotzen zaion gaiari, modu dotorean eta eraginkorrean interpretaturik, gitarraren soinuan bereziki B.B. Kingen arrastoak nabarituz, hori guzti hori Hammond-aren soinu beroaz bildurik. Little Red Rooster gaiak berriro ere eramaten gaitu erdi denboraren esparrura blues-rockaren ildotik eta hasiera batean slow blues baten modura onduta, hurrengo gaian, "Hound dog", jazzaren eta funkaren eraginak hauteman daitezkeen bezalaxe.

 Aipagarriak dira  “Ain’t nobody Business” eta “Trouble in mind” gaien inguruan egindako moldaketak. Lehenengoan, Jaime Alvarelosen ahotsa eta Alejandro Mingoten Lap Steel-a nagusitzen dira iparramerikar musika klasiko hori Animal Bluesaren  estilora ekartzeko; bigarrenean, Iruñeko taldearen eskutik bere izaera hartzen baitu, The Bandek berak interpretatzeko moduko bertsio ezin duinagoa eskaintzen digute. Animal Blues taldearen moldakortasuna agerikoa da berriro ere blues-rockera hurbiltzen den “Ain’t superstitious” gaian eta Blue Mondey gaian, Dave Bartholomewren klasiko horren bidez Louisianako musikari egiten baitio omenaldia, Big Bill Broonzy gitarra jotzaile eta abeslariaren “I feel so good” gaian egiten duten bezala, jatorrian shuffle bat zena New Orleanseko auzo frantseseraino eramanez funkak gidaturik. Taldeak erabiltzen dituen metalezko atalaren eta Hammondaren laguntzaz Soul pixka bat eskaintzen duen “Somethin you got” gaiak eta, azken ukitu gisa, John Hurten “Waiting for you” Mississippiko jatorrizko country-bluesak ematen diote amaiera ibilbide bikain honi.

 

Lan hau Fredi Pelaezek grabatua da Pottoko estudioan, eta Fredik berak lagundu dio taldeari teklatuetan eta Hammondean. Batiz euskal musikari beterano eta ezagunaren laguntza izan du taldeak, “I feel so good” eta “Something you got” gaien ekoizpenean, gitarra jotzaile gisa parte hartu baitu horietan. Haize-musika tresnekin esku hartu dute Ion Celestinok (tronpeta eta Broken Brothers Brass band taldeko burua), Miguel "Pintxo" Villarrek (Nafarroako jazz-saxofoi jotzaile beteranoa) eta Eneko Urrestarazu gazteak (tronboi jotzailea, EIJOko kidea).

Ñabarduran dago gakoa. Talde eklektikoa da Animal Blues, ikuspegi eta mintzaira desberdinak baliatuz mugitzen da bluesaren baitan, emozioari eta indarrari eutsita. Horren erakusgarri da lan hau.

Entzun : I Feel So Good (J.B.Lenoir)

 

 



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...