Hemen zaude: Hasiera Denda AKIM EL SIKAMEYA Iruzkina

Iruzkina

Akim Oranen, Aljeriako hiriburu musikalean jaio zen beste bost anai-arreba biltzen zituen familia baten baitan. 8 urte zituenean Nassim El Andalous Musika Eskolan sartu zen, nazioarte mailan oso ezaguna den ikastetxean, kantua eta biolina lantzera. Akimen musikak unibertso arabiar-latindar erakargarrian hartzen du oinarri, baina unibertso horrek ekialdeari ez ezik flamenkoari, gai afro-hispaniarrei, baladei eta besteei ere egiten die leku, dena ijito, bossa, eta zeltar kutsuko ukituekin nahasirik, dantza egitera gonbidatzen duten erritmoekin.
Integristeen eraginez, beste artista eta musikari askok bezela Frantziarako bidea hartuko du, Marseilan kokatuz. Bertan argitaratuko du lehen diskoa (Atifa-Oumi) 1999an. Hortik aurrera Alain Souchon, Julien Clerc, Noa, Cesaria Evora, Khaled... moduko musikariekin partekatuko du eszenatokia eta bere piezak betetako bigarren lana, Aïni-Amel, argitaratuko du. Peter Gabrielek behin baino gehiagotan gonbidatu du Akim hainbat herrialdetan eskaintzen den Womad jaialdi ibiltarian parte hartzera, eta beti gertatu da arrakastatsua haren emanaldia eta 2006an World music aparteko artista izendatua izan zen.
Horrela esan zuen Thomas Brooman, WOMADgo zuzendariak: « J’adore la singularité de ta voix, je pense qu’elle est unique, d’après mon expérience. Et quand je t’ai vu sur scène, j’ai ressenti plus que je n’aurais jamais pensé ressentir à la seule écoute de l’album : ta présence scénique, ton jeu, ta spontanéité, ta discipline, ta voix… c’est tout simplement fantastique ! »
Bere errepertorioan raï doinuak eta kanta arabiar-frantziarrak Marocoko abesti herrikoiekin eta klezmer musikarekin nahasten dira.