Hemen zaude: Hasiera Denda 7SoisOrkestra Iruzkina

Iruzkina

7 SOIS ORKESTRA

2008ko Festival **Sete Sóis Sete Luas** jaialdiko jatorrizko ekoizpen bietako baten isla da proiektu hau. Jaialdi honi leku egiten dioten Mediterraneo aldeko herrialdeetako artisten arteko musika topaguneari ateak irekitzea du xede lan honek, eta ahal bada, Mediterraneoko hizkuntza bat sortzea. Proiektu honen musika zuzendari Stefano Salettik “Sabir” hizkuntza erabiltzea proposatzen die beste artistei, marinelek, ontzijabeek, piratek eta arrantzaleek Mediterraneoko portuetan hitz egiten zuten hizkuntza erabiltzeko proposamena egiten die.
Taldeak Meditarreaneoko kultura ezberdinak ordezkatzen dituzten musikariak batzen ditu: Margarida Guerreiro (Portugal) fado kantaria, Jamal Ouassini (Maroko) biolin jotzailea, Eyal Sela (Israël) klarinetista eta flautajotzailea, Miguel Angel Ramos (Andalousie) gitarrista, Mario Rivera (Sicile) baxu jolea eta Massimo Cusato (Calabre) perkusio jolea, Stefano Saletti multi-instrumentistaren zuzendaritzapean.
7 Sois Orkestraren errepertorioa herrialde askotako musika herrikoiez osatuta dago, kantu berriak tartekatuz.
Mediterraneoko herrialdeetatik bidaia musikal zoragarria da proposatzen dutena: fado portugaldarra, buleria andaluziarrak, Italiako hegoaldeko erritmoak, doinu arabiar-andaluzak, gai sefardiak... musikaren bitartez Ekialde eta Mendebaldearen arteko topaketa posible dela erakutsiz