Zamarra eta Aterkia

Xabier
Zamargilea
nafarraren proiektua da Zamarra eta Aterkia. Ibilbide
laburreko hainbat taldetan parte hartu ondoren (Zata, Diot), jazzaren armoniak
pop musikaren soinuarekin batzen dituen proiektu honetan eman dio Zamargileak
irteera bere sormenari. Lehen urratsak Jorge Abadia jazz gitarrista eta
irakaslearen eskutik eman zituen, hark eman baitzion kantuak sortzen
jarraitzeko aupada , baina hainbat aldaketa izan eta gero, Manex Albira (gitarra elektrikoa) eta Beñat Artze (perkusioa) musikariekin egonkortu da Zamargilearen proiektua.
Haiekin grabatu du Beharbada bai, beharbada ez lehen diskoa, baina grabazioaren
ondoren taldea laukote bilakatu da, Miren
Aranguren
(baxua) partaide berriarekin. 
entzun : Zamarra eta Aterkia
mp3

Ez dago diskarik

No events

There are no newspaper archives

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com