URKO MENAIA

Menaiaren kantuek ez diote gaur egungo joerari jarraitzen. Haren kantagintzak 60ko eta 70eko kantautoreen estetika musikala eta sentsibilitate poetikoa bereganatzen ditu. Kantautore on batek, lehenik eta behin, ahots on bat behar du, berehala identifikatu den nortasun zeinu bat, eta Urko Menaiak badu. Hura entzutean arreta deitzen duen lehen gauza hain zuzen, Menaiaren ahots sarkorra da, sakona eta belarrirako atsegina, eta haren intonazio ederra. Bestetik, Menaiaren kantuek entzulea berehala hunkitzeko gaitasuna dute, darien malenkonia eta tristura dela medio.  Idoia Oteizak (pianoa eta sintetizadorea) eta Luis Fernandezek (biolontxeloa) landutako moldaketek tentsioa eta dramatismoa erantsi diete kantuei bere lehendiskoan, entzulearenganako eragina biderkatuz.

Entzun: Hotza.
mp3
 
 
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com