egundoko segurtasunaz
SEXTY SEXERS
'Iluntze berri baten bila'Gaztelupeko Hotsak
Asier Leoz
Ez da urtea bete Sexty Sexers taldeak lehen kontzertua eman zuenetik eta jada egundoko segurtasunaz mugitzen da. Nafarrek ondo ezagutzen dute rock & roll kultura (euren izenean Route 66 mitikoari egindako keinua duzu) eta 70eko eta 80ko punk eta hard rock talde handiek utzitakoa modurik naturalenean lantzen dute, baita azken hamarkadan heldu diren Hellacopters, Gluecifer eta halakoek egindakoa ere. NCC, The Make-Up eta Electric garaiko The Cult (hauek batez ere) maiz azaltzen dira disko honetan. Gauza gutxi falta zaio banda honi; akaso gitarra soloak apur bat moztea eta estiloa orokorrean lantzea; denbora kontua baino ez. Arima Beltza, Surfin' Kaos, Sexty Sexers eta halako taldeekin, euskal iluntze berri honek oso itxura erakargarria du.
Asier Leoz Berria 2006-04-12

