You are here: Home Artists people are machines Newspaper Library People Are Machines irabazle Getxoko jazzaldian

People Are Machines irabazle Getxoko jazzaldian


People Are Machines irabazle Getxoko jazzaldian

ERREDAKZIOA Bilbo Berria 2007-07-10

Danimarkako People Are Machines laukoteak irabazi du Getxoko 31. Europar Jazzaldiaren talde lehiaketa, eta talde horretako pianistak, Magnus Hjorthek, bakarlari onenari ematen zaion saria eskuratu du. Lehiaketaren bigarren saria Errusiako Andrew's Quartet taldeak jaso du, eta publikoaren sariari dagokionez, ikus-entzuleak bat etorri dira epaimahaiarekin. People Are Machines eta Magnus Hjorth izan dira ikus-entzuleen gustukoenak. Talde lehiaketaren irabazleak 3.000 euro jasoko ditu eta CD bat grabatuko du.

People Are Machines laukoteak jazz modernoa jotzen du, eta energia eta bizitasuna dira haren ezaugarri nagusiak. 2004tik darama taldeak lanean.

Bestalde, aurten 13.000 lagun inguru izan dira jaialdian, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Besteak beste, Paolo Fresu-Uri Caine bikoteak, Charlie Hadenek eta West Quartetek, Lee Konitzek eta Chucho Valdesek parte hartu dute aurten.