'Cañon' bigarren disko luzea atera du Munlet elektro-punk taldeak
| Iturria: | Berria |
| Eguna: | 2010/03/30 |
Erredakzioa. Donostia Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan irabazitako Euskal Herriko talde onenaren sariari dagokion diskoa kaleratu berri du Munlet taldeak, Cañon (Gaztelupeko Hotsak). Aurretik, hiru mini CD, 12 hazbeteko binilo bat eta CD bat argitaratuak ditu Anita Lady Fingers (abeslari eta sintetizadore jotzailea) eta Ina Herr Professor (gitarrista, teklatu jotzaile eta programazioen arduraduna) buru dituen taldeak. Lan berrian Munletek «gizarte kritika gordina egiten du kirurgia-surrealismoak eta naif moldeko perspektibak kutsaturik, moralaren gainbehera, introspektibitate existentziala, hedonismo kontrakulturala, gorrotoa, herra, ezintasuna... agerian utziz», promozio orriak dioenez. Elektronikaz gain, «punk ausartena, elektrikoena eta limurtzaileena» du gogoan taldearen soinuak.

