You are here: Home Artists Munlet Newspaper library Barrenak astintzen dizkizun txute bat bezala

Barrenak astintzen dizkizun txute bat bezala

Munlet (gaztelupeko hotsak) 2008an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen Munlet-ek. Diskoa grabatzeko aukera hori aprobetxatuz Jose Lastraren Lamiña estudioan sartu ziren eskuartean dugun Cañón lana CD eta biniloan argitaratzeko.


Iturria: Entzun
Eguna: 2010/06/15
2008an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen Munlet-ek. Diskoa grabatzeko aukera hori aprobetxatuz Jose Lastraren Lamiña estudioan sartu ziren eskuartean dugun Cañón lana CD eta biniloan argitaratzeko.
Hitzek sortzen dute Munlet-en musikari dosi berezia ematen dion elementua. Abesten duten kritika soziala gordina da eta horretarako elementu bereizgarriak erabiltzen dituzte: deskontrola, androideak eta mutazioak. Aurretik, gurean Virüs saiatu zen formula honekin zerbait egiten. Baina emaitza ezberdina izan zuen, eta Virüs erdibidean gelditu bazen, Munletek etekina atera dio giro ilun bezain eraginkorra lortuz.
Bikote moduan hasi zen taldea boskote moduan aurkeztu zaigu disko honetan: Lady Fingers eta Herr Professor-ez gain, Oscar Alvarez (Los Brebes) baterian, Sergio Llanos (Eureka Hot IV) gitarran eta Arkaitz Garai (Los Brebes) baxuan aurkitzen ditugu.
Hasieratik talde ausarta da Munlet, Clínica de ruidos lehen diskoa atera ostean, bertsioek osatutako Pong! argitaratu zutenean ikusi genuen bezala; lotsarik gabe, AC/DC, Cancer Moon edo David Bowieren kantuak moldatu zituzten besteak beste.
Elektrizitatez beteta dagoen Cañón disko berrian aspalditik hartu zuten punk rock-erako joera nabarmentzen da: bizpahiru minutu irauten dituzten hamabost kantu bildu dituzte. Control indartsuarekin hasten dira, diskoan aurkituko duguna iragartzen digun punk abesti azkarra. Electricidad bezalakoetan melodia itsaskorrak sortu dituzte eta pop-era ere gerturatu dira Mitocondria-n. Diskoa erraz entzuten diren horietakoa da, barrenak astintzen dizkizun txute bat bezala, disko irakurgailuan behin eta berriz bueltaka dabiltzan horietakoa..
Lan berria borobiltzeko Cañón singlearekin Pablo Fermin ilustratzaileak egin duen bideoa aurkitzen dugu. Irudi indartsuek osatutako animazioa.
Arkaitz Villar