Marco Martínez

Aspalditik
dator Marco Martinezen historia
pertsonala gitarrarekin; harekin egin du bere prestakuntza klasikoa, bere
ikasketak Pat Metheny, Gilad Hekselman edo Peter Bernstein bezalako maisuekin, eta bere jazzeko
lizentziatura Musikenen, Euskal Herriko Goi mailako Ikastegian. Konposizioak
eta moldaketak egin ditu, zinerako musika grabatu du, ekimen pedagogikoetan
parte hartu du etenik gabe, eta sorkuntza proiektu ugari jarri ditu abian
hainbat formaziorekin. Eta musikari gisa norabide askotan prestatu bada ere,
bere jazz ahotsa landu du betiere.
 
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com