Inon ezin enkajatu, trauma izan dut sentsazio horiUdaberriko arrasti epel batean, eta sagardotegietara datorren jende oldetik ihesi, ezkutu samar dagoen txoko bat bilatu eta Maite Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1979) musikariarekin egin dugu hitzordua, bere jaioterrian bertan. Amsterdamen Neighbor taldea sortu eta Josh Cheathamekin bikotean bi disko argitaratu ondoren, Euskal Herrira bueltan bere izen-abizenez argitaratu berri duen lana, Hezurren azpian (Gaztelupeko Hotsak) izan dugu berbagai. Bilboko Azkuna zentroan aurkeztuko du datorren ostegunean, hilak 28, BADOK atariak Loraldia jaialdiaren barruan babestutako kontzertuan
Musika duzu ogibide. Gutako askok baina, Neighbor taldean ezagutu zintugun. Bikotean hasitako bidean jarraitzen duzu bakarka ere? Hizkuntzaren erabileraz gain, zertan da ezberdina? Eta musikalki, agian gitarra ez da hain protagonista? Edonola ere, diskoa ez da sailkatzen erraza. Zuk zeuk nola definitzen duzu? Zein izan da lanaren abiapuntua?
Beraz, abiapuntuan hitzak izan dira, ezer baino lehen? Zenbaterainokoa izan da Harkaitz Canoren esku-hartzea? Kantuak badu baina harrotasun puntu bat, positiboa. Elkarlan oparoa izan duzue, orduan. Gustura aritu zaretela ematen du. Jolasetik asko dute hitzek, umorea, zure kantatzeko erak.
Beraz, gabeziatik eta ezinetik sortzen da jolasa? Gero musika tresnak hautatu behar izan dituzu hitzak janzteko. Biolinaz gain musika tresna mordo bat jo dituzu. Baina tresna guztiak ez zenituen zuk zeuk joko! Ahots guztiak zureak dira? Loop pedalarekin agian, hor duzu hurrengo erronka! Nola burutu dituzu estudio lanak?
Ez da ba nekagarria izango, ia lan guztia zure gain hartuta? Izan duzu aukerarik egindako lanari distantzia apur bat emanda begiratzeko. Emaitzak ase zaitu? Bukatzeko, lehen aipatu didazun kontu batera bueltatu nahiko nuke. “Artistaren edo musikariaren papera ez da hemen ulertzen kanpoan ulertzen den moduan”, esan didazu. Kezkaz bizi duzu? «Gustatzen zait musika entzutea, baita isiltasuna ere, baina betetzen nauena musika jotzea da»Maite Larburuk onartu digu, antzinako musikan biolinista freelancer-a izan eta beti handik hona bidaian egonik, «ero batek baino ez» liokeela bakarka disko bat grabatzeko asmoari ekingo, asti gutxi izaten baitu. Eta izaten duenean, «jatea, mendian ibiltzea edo irakurtzea bezala, asko gustatzen zait marraztea eta eskulanak egitea. Berandu hasi nintzen eta oso gaizki marrazten dut, baina erabat ezberdina da, hotsetatik eta hitzetatik ateratzen nau». Musikara bueltatuta, entzun, entzuten duela dio, baina ez dela bereziki melomanoa. «Hainbeste musika dago, aukeratu beharra dagoela. Eta kuriosoa da, mundu bakoitzak baditu bere izarrak, erabat ezezagunak direnak ondokoentzako. Antzinako musikan ‘ze ona den biolinista hau!’ esaten duzu, eta klasikokoek ez dute ezagutzen. Nik ez nekien Berri Txarrak nortzuk ziren, pentsa! (barreak). Gustatzen zait musika entzutea, baita isiltasuna ere, baina betetzen nauena musika jotzea da, behar dut». Asier Altunak zuzendutako “Gona” kantuaren bideoklipak izan duen oihartzunaz harrituta, sare sozialak bikotekideak kudeatzen dizkiola ere argitu digu hernaniarrak, «niri ez dit onik egiten-eta». Hezurren azpian lanak izan dezakeen harrera dela-eta, «ez dut ezer espero nahi; gogorra da disko bat egitea… eta gero zer? Gero, zulo handi bat dago, ez dakizuna zer den». Aspaldi honetan begitandu zaigu elkarlan ugaritan ikusi dugula Larburu, Igelaren Banda-rekin zuzenean kantatzen Gabonetan, Harkaitz Cano berarekin Bilboko Arriagan, edo Ion Olano itzultzailearekin Hernaniko Liburutegian. «Azken aldian ugaritu dira baina ez, urte asko pasa dut elkarlanik gabe. Gogoa nuen hemengo musikariekin ere zerbait egitea, Morau-rekin egin nuen “Ari du ari” kantua, Hernaniko Euskara Taldearentzat, eta espero dut gehiago egitea». Eta Canorekin azken diskoko hitzekin egindako elkarlana? «Aspaldi-aspaldiko laguna dut Harkaitz, eta hogei urteko tartearekin adiskidetasunari berriro heltzea izan da». Diskorako argazkiak Nagore Legarreta hernaniar artistak egin dizkio Larbururi, eta musikari lagun, Carlos Taroncher (klarinete baxuan), Aida Torres eta Beñat Iturrioz izan ditu (potoekin perkusioak jotzen). «Nagore kriston artista da, bere lana gustatzen zitzaidan eta proposamena egin nion. Ibaian sartu ninduen, maleta batekin eta jantzita, tuneatutako kamera batekin argazkiak egiten zizkidan bitartean!». Larburu hasi da jada Hezurren azpian zuzenean aurkezten, eta etzi Bilboko Loraldian joko du. «Gernikan Carlos eta biok izan ginen, bakarrik; eta Bergaran laukotean aritu ginen, Aida eta Beñatekin. Disko honekin, nire asmoa, ahal dena egitea da. Aurrekontuaren arabera bakarrik joango naiz, eta ahal denean laurok. Eta hori ere gustatzen zait. Orain arte Josh-en beharra nuen, eta orain malgutasuna irabazi dut. Ikasten ari naiz, gainera. Lehen diskoan kantatu egiten nuen bakarrik, gero gitarrak jotzen hasi nintzen, eta musika tresnak jo behar ditudanez apur bat lotuta nagoen arren, horrek ere askatasun pixka bat eman dit». Lan berriak argi utzi du Maite Larburu gai dela bere kasa moldatzeko, baina ondoan jendea nahi duela aitortu digu. «Bai, behar dut. Bikotekideak pila bat lagundu dit; Aidaketa Beñatek ere denbora eskaini didate trukean ezer eskatu gabe, zuzeneko teknikaria dudan anaia dut bizkartzaina, eta Harkaitzek ere babes handia eman dit». «Gainera, Berria-n idazten dut hilean behin eta nabaritzen dut beraiengandik errespetua, eta Arantxa Iturbek aukera eman dit azken bi urteetan bere irratsaioan kolaborazio bat egiteko. Maitasun handi bat aurkitu dut oso jende bereziarengandik, eta horrek sekulako poza ematen dit». Artista guztiak
4 Brothers & a ghost
.
7 Eskale
.
12 Tribu
.
Aby-Kem
.
Adi Holden
.
Alejandro Di Costanzo trío
.
Alejandro Doñágueda 5et
.
Alex Caporuscio
.
Alex Tello
.
Alex TNT
.
Andoni Arcilla Group
.
Ane Artetxe
.
Aneika Ara
.
Animal Blues
.
Arakajun
.
AREAN
.
Arima Beltza
.
Asier Serrano
.
Asstrio
.
Aterkings
.
ATOMOOG
.
Audience
.
Bartosz Pernal / Michail Szkil Quintet
.
Bat Gehio
.
Behi Bi Blues
.
Belceblues
.
Bender vs. Flexo
.
Beñat Fuentes
.
Bide Ertzean
.
Bidebat
.
Big Mama Montse
.
Bill Lyerly
.
Bluedays
.
Blues & Decker
.
Blues Cazorla
.
Blues Whale
.
Bluestock
.
Bosgarren haria
.
Camello de Troya
.
Carlos Velasco
.
Claudio Jr De Rosa Jazz 4et
.
Coll y Costa
.
Conxita
.
COOL CIRCUS
.
Danbaka
.
De 2 en Blues Band
.
Desoreka
.
Diana Palau & Joel Moreno Codinachs
.
Dinbi danba
.
Dixie Town
.
Edu 'Bighands'
.
El Doghouse
.
Emmanuel Losio
.
Ene Bada
.
Errabal / Jazz
.
Esne Beltza
.
ESNE ZOPAK
.
Estramp Jaç
.
Eureka Hot 4
.
FastFatum
.
Fjord
.
FLAKUTT
.
Fly Shit
.
Four Friends
.
Fundiziyue
.
Gainsbourg Gainbegiratuz
.
Gatos Bizcos
.
Gere
.
Gorkhiru
.
Guitar Not So Slim
.
Hauxe
.
HIBAI
.
Hotsak Dantzan
.
Iban Nikolai
.
Ikor Kotx
.
IVAN JULIAN & CAPSULA
.
Iñaki Salvador
.
J.L.Pardo & The Mojo Workers
.
Jare
.
Jean Louis Hargous
.
Jeronimo Martin
.
Jimmy Arrabit Trio
.
Jimmy Bidaurreta
.
JJBand
.
Joel Moreno Codinachs
.
Jon & Sugramas
.
Josetxo Goia-Aribe
.
Joxe Mari Lopetegi
.
JUANJO NAVAS Flamenko 5et
.
Julie Guravich
.
JVera
.
Kafha
.
Kanevsky
.
Karelean
.
KARIBETIK KANTAURIRA
.
Karidadeko Benta
.
Katamalo
.
Kemen Lertxundi
.
Keu Agirretxea
.
Kokein
.
Kristian Brink Quartet
.
La Mississippi
.
La Teoría del Taburete
.
Las Membranas
.
Lauaxeta 2005
.
Lorelei
.
Los 7 Doctores
.
Los Creyentes
.
Los Mighty Calacas
.
Los Pendientes de la Reina (Emakume baten oroimena)
.
Los Wachisneis
.
Luca Tondena - Pomodoro Hunters
.
M-n Ezten
.
Magnus Mehl Quintett
.
Mahaster River
.
Mal de ojo
.
Malatu
.
Malcolm Scarpa
.
Malen Trio
.
Mamba Beat
.
Mandarin Dotore
.
Marta Sanchez
.
Mikel Aranzabal
.
Mikel Gaztelurrutia
.
Mikel Markez
.
Mikel Telleria
.
Mikel Urdangarin
.
Mingo Balaguer
.
Miren Aranburu Ensemble
.
Mojo Hand
.
Moondogs Blues Party
.
Munlet
.
Nico Wayne Toussaint
.
Non Demontre
.
Norman
.
Onddo
.
ORGANIKS
.
Ostolaza eta Pujana
.
Patta Ta Sendaezinak
.
People are machines
.
Perinké Big Band
.
Petti
.
Piztiak
.
Poetic babies
.
Points
.
Pomada
.
Rafa Berrio
.
Rafa Rueda
.
Rafael Santana Trio
.
RIP
.
Rogelio Botanz
.
Sant Pau 44
.
Sexty Sexers
.
Señor No
.
Sharon Stoner
.
Special 20
.
Split 77
.
Stay Blues
.
Su ta Gar
.
Sumrra
.
Surfin Kaos
.
Tapia eta Leturia
.
Terela Gradin Quintet
.
Teresa Zabalza
.
THE 44 DEALERS
.
The Blind Lemons
.
The Dirty Pink Ladies
.
The Heckler
.
The Maharajas
.
The Reverendos
.
The Suitcase Brothers
.
The Wet Band
.
Thunder Express
.
Tiger! Tiger!
.
Tobias Meinhart Quintet
.
Tommy Caggiani Therion Project
.
Topeka
.
Tres Mil Hombres
.
UEK
.
URKO MENAIA
.
Urreztieta Konexion
.
Vespa Groove
.
Victor de Diego
.
Wierba & Schmidt Quintet
.
Xabaltx
.
Zafari Project
.
Zaharregia, txikiegia agian
.
Zea Mays
.
ZZ Blues Band
.
|