You are here: Home Artists lauaxeta 2005 Newspaper Library Lauaxeta Elgetan

Lauaxeta Elgetan


Atzokoa arrats erezia izan zen. Elgetan izan ginen, Espaloian, Lauaxetaren omenez plazaratu den diskoaren aurkezpenean. Rafa Ruedak eta bere taldeak lagunduta, hamaika kantarik aletu zituzten Lauaxetaren beste hainbeste poema musikatu. Zoragarria.

Ikuskizunak hari bat izan zuen, neska batek kontatu baitzizkigun Estepan Urkiagaren nondik norakoak, jaio zenetik hil arte. Eta bukaeran neskak Edorta Jimenezen laguntza izan zuen. Biak, oso ondo.

Bitartean, baina, abeslarien txanda. Denak aritu ziren ondo, baina bi bereiztuko nituzke: Eñaut Elorrieta eta Rafa Rueda. Eñautek abestu zuen Dena emon behar jako hura sekulako indarrarekin; bertsio zoragarria egin du, seguruenik belaunaldi oso bat markatuko duena. Harrituta etxeratu nintzen, zelako indarra eta nortasuna duen mutil horrek. Rafak, berriz, maisuen pare gidatu zuen jaialdia. Iruditzen zait bi horiek, Eñautek eta Rafak, zeresan handia emango dutela oraindik, zorionez.

Baina magia ez zen hor bukatu. Izan ere, Espaloian lagun mordoa aurkitu genituen, batzuk aspaldi ikusi gabeak, Anje Duhalde, Juan Martin Elexpuru, Elena Laka eta Ruper Ordorika kasu. Edorta Arana, Marijo Deogracias, Eneko Azkarate eta Joseba Valles ere hantxe ziren, zein baino zein alaiago.

Etxeratzeko orduan, denok itzuli ginen pozik, baita Miren alaba ere. Erabateko esperientzia izan zen berarentzat.