Josetxo Goia-Aribe

Josetxo Goia-Aribe, saxojole nafarra, Nafarroako soinu tradizionalak eta gaurko soinuak ederki uztartzen ari da azken urteotan. Musika hainbat estilo jorratu ondoren, bere musika sortu eta grabatzen hasi zen aurreko hamarkadan. Los Pendientes de la Reina(emakume baten oroimena) da bere azken egitasmoa eta kaleratu berri duen bosgarren diskoa.
Bertan musikari bereziak elkartzen dira jazza, musika herrikoia eta garaikidea uztartuz.
Errepertorioa Josetxok berak konposatutako piezek osatzen dute.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com