You are here: Home Artists Four Friends Newspaper library bertsioak oinarri dauzkan diskoa

bertsioak oinarri dauzkan diskoa


FOUR FRIENDS
Dzanga
Gaztelupeko Hotsak
Asier Leoz

Bilboko taldeak bertsioak oinarri dauzkan diskoa kaleratu du. Aukeratutakoak ez dira nolanahiko kantuak (What's going on, So what, Fever...), baina emaitza benetan duina da, akaso jatorrizko bertsioaren estilotik urrundu direlako moldaketa gehienetan. Bilbop aurreneko lanaren eragin esparrua zabalduz, jazz, rockabilly eta surf doinuak hartu dituzte aintzat. Nabarmentzekoak dira, batetik, gitarra elektrikoek lortutako 60ko hamarkadako surf soinu kaskarin hura, eta bestetik Izar Herran gaztearen ahots ederra. Bertsioak oinarri diren arren, bada ere beraiena den kanturik diskoan: Gure espainen derrota bitxia edo Dzanga bera, zurrutada luze batekin disko apain hau ixten duena.