You are here: Home Artists Estramp Jaç

Estramp Jaç

Del Pirineu a l´Atles: jazz de rel mediterrània

Folka eta jazza besarkatzen ditu Marcel Casellas musikari eta kontrabaxu jotzaileak gidaturiko seikoteak. Musika herrikoiaren eta inprobisazio askeagoen arteko mugak lausoturik geratzen dira Estramp Jaç taldeak egiten duen proposamenean. Ez da mugak ezabatzea taldearen helburua, bi lurraldeen arteko bidegurutze izatea baino. Kataluniako musika tradizioan du oinarria seikoaren musika arkitekturak. Baina musika konposaketa herrikoien ohiko egitura itxietako giltzarrapoa zabaldu eta eremu zabalagoetara hegan egiten dute doinuek, jazz egitura askeagoen bidez.

Disks: