Errabal / Jazz

ERRABAL ZIGILUAK ARGITARATUTAKO GRABAZIOAK
Miren Aranburu Ensemble
Sant Pau 44
Jon Urrutia
Teresa Zabalza
Asstrio
Victor De Diego
Zafari Project
Terela Gradin Quintet
Sumrra
The Heckler
“Iñaki Salvador”:/Errabal/Inaki_Salvador
Jeronimo Martin Trio
Magnus Mehl Quintett
Dinbi Danba
Josetxo Goia-Aribe
Joserra Senperena
Marta Sanchez Trio
 
Errabal Kultur Elkarteak, 2004ko udazkenean, errealitate bihurtu zuen amets txiki bat Debajazz sortu zuenean: jazzaldi xume bat “etxean” izatea. Hasiera-hasieratik, Deba Behereko herrietara (Mutriku, Elgoibar, Arrasate…) kalitatezko jazz emanaldiak ekartzea izan du proiektu honek xede nagusi –izan ere, lehenengo edizioan *Iñaki Salvador eta Victor de Diego* bezalako musikari ezagunek jardun zuten–, beti ere arreta berezia eskainiz gertuko musikariei.
DEBAJAZZ 2006
DEBAJAZZ jaialdia
DEBAJAZZ 2005
BIZKAIA BLUES JAZZ zirkuitua
Talde Berrien II Lehiaketa
Musika eta disko kontsumitzaileak izanik Soraluzeko Gaztetxean egon zen jazz, blues eta gainerako musika beltza gustukoa izan eta bertan kontzertuak antolatzen zituen gazte talde bat.
Bertatik pasa izan ziren Euskal Herriko eta kanpoko goi mailako musikariak. Azkenean beste pauso bat eman zuten: zentzu zabaleko jazz etiketa izango duten diskoak argitaratzea 2002ko udazkenean eman zioten hasiera eginbehar honi Gaztelupeko Hotsak-en laguntzarekin.
Asmoa -standarrak gustokoak izanik ere- talde eta musikarien konposizio propioak bultzatu eta editatzea da eta, bilduma berezia denez, modu zainduan aurkezten dira CDak digi-pack formatoan. Lehenengo lanak Miren Aranburu bakarlaria eta Jean Louis Hargous saxojolearena alde batetik, Sant Pau 44 gasteiztarrak eta Jon Urrutia pianojotzailearena izan dira. Teresa Zabalza iruñeako pianistaren boskotea aurreko urtean kaleratu zen. 2005tik Asstrio kataluniarrena eta Victor de Diego bibotarrarenak daude eskuragai eta horren ondoren **Sumrrá eta Terela Gradin galiziarrak, Jeronimo Martin pianojotzailearen estreinua eta Iñaki Salvador** donostiarraren bederatzikotearena.
2006an, gainera Debajazz eta Getxoko jazzaldietako irabazleen diskoak ere kaleratu dira.

Ez dago diskarik

Ez dago kontzerturik

Ez dago hemerotekarik

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com