You are here: Home Artists Ansorena & Senperena Newspaper library Eguberriko Kontzertua Chillida-Lekun

Eguberriko Kontzertua Chillida-Lekun


**Joserra Senperena, Piter Ansorena, Andoni Egaña, Kirmen Uribe eta Jon Mayak emanaldia eskainiko dute gaur.**

*Joserra Senperena pianojoleak eta Piter Ansorena txistu eta danbolin joleak musika klasikoa, garaikidea eta herrikoia batuko dituzte. Andoni Egaña, Kirmen Uribe eta Jon Maia izango dituzte lagun.*

Gabonetako kontzertu berezia izango da gaur Chillida Leku museoan. Emanaldia eskainiko dute Joserra Senperena pianojoleak eta Piter Ansorena txistu eta danbolin joleak. Musikari hauekin batera eta emanaldia borobiltzeko izango dira: Andoni Egaña bertsolaria, Kirmen Uribe idazlea eta Jon Maya dantzaria. Kontzertua arratsaldeko 19:30etan izango da.

Bigarren aldiz museoan Joserra Senperena eta Piter Ansorena musikaria aspaldidanik aritu dira elkarrekin lanean eta pasa den abuztuan Chillida Lekun egin zen Musika Hamabostaldian biak batera entzuteko aukera izan zen. Emanaldi hartan Andoni Egaña, Maya anaiak eta Kirmen Uribe ere izan ziren. Emanaldi hura grabatu egin zuten eta disko batean argitaratu, Chillida-Lekutik izenburuarekin. Emanaldia oso arrakastatsua izan zen eta jendeak gogotik txalotu zuen amaieran. Egun hartan jende dezente sarrera gabe gelditu zenez berriro ere errepikatuko dute eta bide batez diskoa aurkeztuko dute jendaurrean.