Aby-Kem

Bergarako pantera beltzek oso argi daukate nahi dutena. Horregatik, 2004aren bukaeran boskote bihurtu zirenetik gogor burrukatu dute oztopo guztien kontra. Orain dela ia 3 urte demo bat grabatu zuten, baina grabazioaren soinuarekin ez ziren gustura gelditu. Horregatik grabazioa alboratu eta lokalean gogor entseatzeari eta zuzeneko gero eta indartsuagoak emateari ekin zioten. Hala, zuzenean ikusi ditugunok lasai asko esan dezakegu egiten duten kontzertuoro azken guda bailitzan burrukatu eta guztia ematen dutela.Azken Guda da bere aurkezpen diskoa, Danbaka lehiaketa irabaztearen ondorioa.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com