Vous êtes ici : Accueil Artistes Wierba & Schmidt Quintet

Wierba & Schmidt Quintet

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak talde lehiaketari lehentasuna eman dio beti, hain zuzen ere, jaialdiaren muina eta jaialdiaren arrakastaren funtsa dela uste baitu. Historia osoan, lehiaketa honek arrakasta ederrak utzi dizkigu, eta joan den edizioan sorpresa handia eman zigun Wierba & Schmidt Poloniako taldearekin. Boskote horrek epaimahaiaren eta entzuleen ahobatezkotasuna lortu zuen. Taldea Katowiceko Musika Akademia ospetsuan ikasi zuten musikari gazteek osatzen dute eta bi lider ditu oinarri: batetik, Piotr Schmidt tronpeta-jotzailea, bakarlaririk onenari emandako saria jaso zuena, eta bestetik, Michal Wierba piano-jotzailea, CDan agertzen diren taldearen hiru konposizioen egilea. Azken hori konpositore bikaina da, melodiaren sen ona eta musika kultura ondo definitua ditu. Diskoa entzutean, grabazio saioetan izan ziren entzuleek sentitu ahal izan zuten energia guztia antzematen da