Hemen zaude: Hasiera Artistes Txuma Murugarren Bibliothèque de Presse Elkarlanak sortutako melodia eta hitzak

Elkarlanak sortutako melodia eta hitzak

14 ABESTI ETA HAMAHIRU HISTORIO TXIKI’ DA ANGEL UNZUK ETA TXUMA MURUGARRENEK ELKARREKIN EGINDAKO LEHEN PROIEKTUA


Iturria: El Camaleon
Eguna: 2013/11/15

Marta Esnaola

BLUES, jazz, pop sofistikatua eta 80ko hamarkada agerian gelditzen diren itxaro- penez beteriko abestiez, krisi egoeraren itzala nabarian uzten dutenez, osaturiko diskoa da 14 abesti eta hamahiru istorio txiki. Angel Unzu gitarristaren eta Txuma Murugarren abeslariaren arteko lehen elkarlana da disko hau eta atzo aurkeztu zuten Donos- tiako liburutegi zaharreko so- toan, bi artisten emanaldi batez lagundurik.

Unzuren doinuak eta Muru- garrenen hitzak batu dira argita- ratu berri den disko honetan. Grabaketarako, jazz-rockean eta musika instrumentalean trebatu- tako Buffalo taldeko bi kidek (David Gorospe bateria joleak eta Joanes Ederra baxu jotzaileak) eta Rafa Aceves pianistak osatu dute taldea. Hala ere, guzti horren au- rretik bi musikari protagonistek makina bat oztopo gainditu behar izan dute.

Patuaren ondorioa

Proiektuak 2000. urtean du abia- puntua. Murugarrenen bakarka- ko ibilbidea hasi berri zegoelarik, Unzuk sortutako doinu batzuk aurkeztu zizkion, eta hau hitzak jartzeaz arduratu zen. Bestelako proiektu batzuk zituzten biek eta egitasmo hau alde batera utzi zu- ten.

Duela hilabete batzuk Unzuk doinu horien kasette bat aurkitu zuen, eta berriro ere abeslariari erakutsi zizkion. Oraingoan beste proiekturik ez zuten, beraz, lan honetan murgildu ziren, galduta- ko hitzak berridatziz eta duela ha- mahiru urtetako abestiei ukituak eginez. Azkenean, 14 kantuz osa- tutako diskoa jendartera iritsi da. ■