Hemen zaude: Hasiera Artistes Tres Mil Hombres Bibliothèque de Presse Jazz, blues eta surf doinuak

Jazz, blues eta surf doinuak

Euskal disketxerik emankorrena da Soraluzekoa (Gipuzkoa). Rafa Ruedaren bakarkako bigarren diskoarekin gaur aurkeztuko du, sei dira Gaztelupeko Hotsak-ek 2006an kaleratu dituen lanak. Horietako hiru disketxearen ohiko ildotik ateratzen dira: Tresmil Hombres-en Baila srta?, Four Friends laukote bilbotarraren bigarren lana, Dzanga, eta Madrilgo Los Coronasen Surfin tenochtitlan bilduma. Lehen biek musika beltza dute elikagai; azkenak, surf musika.

Jazz, blues eta surf doinuak

jon eskisabel

Kronologikoki, Tresmil Hombres! (lehen Tres Hombres) taldearen hirugarren diskoa izan da hiruretatik argitaratzen lehena, konpaktu eta binilo formatuetan. Musika beltzaren ezein estilori ez dio uko egiten Madrilen sortutako taldeak, bluesarekiko berezko atxikimendua erakusten badu ere. Baila srta? lan berrian hiru kantu propio eta sei bertsio bildu ditu, banan-banan estilo batetik bestera jauzi eginez: bluesetik (At last, Mean Mistreatin' Mama) ska-jazzera (Sopa de caramelo), swingetik (Choo choo boogie) funkera (Mannish boy) edota jazz latinotik (Fried neckbones) rhythm'n'bluesera (Shame shame shame).

Jairo Zabala (gitarra eta ahotsa), Javier Vacas (baxua) eta Antonio Alvarezek (bateria eta ahotsa) osatzen dute Tresmil Hombres!-en bizkarrezurra. La Vacazul eta Zolo Zeppelin taldeetan ere jotzen dute hirurek, eta hainbat artistarekin kolaboratu dute: Amparanoia, Delux, Los Reyes del K.O... Hala ere, formatu aldakorra du Tresmil Hombres!-ek: Daniel Madariagarekin (hammond organoa) laukote bihurtzen da, eta seikote ere izaten da batzuetan, Gautama del Campo (saxofoia) eta Norma Hoguesekin (tronboia). Horiek guztiek ez ezik, **Muñecok (Amparanoiaren perkusio jotzailea), Marcos Collek (ahosoinua), Oye Larsonek (tronboia) eta Iñaki Arakistain**ek (saxo tenorea) hartu dute parte diskoan.

Baila srta?

Taldea: Tresmil Hombres!.

Disketxea: Gaztelupeko Hotsak.

Bertsioak: Mean mistreatin mama' (E. James), Shame shame shame (J. Reed), Fried neckbones (W. Bobo), Mannish boy (M. Morganfield), At last (H. Warren / M. Gordon).

www: www.tresmilhombres.com.

Artista guztiak

4 Brothers & a ghost . 7 Eskale . 12 Tribu . Aby-Kem . Adi Holden . Alejandro Di Costanzo trío . Alejandro Doñágueda 5et . Alex Caporuscio . Alex Tello . Alex TNT . Andoni Arcilla Group . Ane Artetxe . Aneika Ara . Animal Blues . Arakajun . AREAN . Arima Beltza . Asier Serrano . Asstrio . Aterkings . ATOMOOG . Audience . Bartosz Pernal / Michail Szkil Quintet . Bat Gehio . Behi Bi Blues . Belceblues . Bender vs. Flexo . Beñat Fuentes . Bide Ertzean . Bidebat . Big Mama Montse . Bill Lyerly . Bluedays . Blues & Decker . Blues Cazorla . Blues Whale . Bluestock . Bosgarren haria . Camello de Troya . Carlos Velasco . Claudio Jr De Rosa Jazz 4et . Coll y Costa . Conxita . COOL CIRCUS . Danbaka . De 2 en Blues Band . Desoreka . Diana Palau & Joel Moreno Codinachs . Dinbi danba . Dixie Town . Edu 'Bighands' . El Doghouse . Emmanuel Losio . Ene Bada . Errabal / Jazz . Esne Beltza . ESNE ZOPAK . Estramp Jaç . Eureka Hot 4 . FastFatum . Fjord . FLAKUTT . Fly Shit . Four Friends . Fundiziyue . Gainsbourg Gainbegiratuz . Gatos Bizcos . Gere . Gorkhiru . Guitar Not So Slim . Hauxe . HIBAI . Hotsak Dantzan . Iban Nikolai . Ikor Kotx . IVAN JULIAN & CAPSULA . Iñaki Salvador . J.L.Pardo & The Mojo Workers . Jare . Jean Louis Hargous . Jeronimo Martin . Jimmy Arrabit Trio . Jimmy Bidaurreta . JJBand . Joel Moreno Codinachs . Jon & Sugramas . Josetxo Goia-Aribe . Joxe Mari Lopetegi . JUANJO NAVAS Flamenko 5et . Julie Guravich . JVera . Kafha . Kanevsky . Karelean . KARIBETIK KANTAURIRA . Karidadeko Benta . Katamalo . Kemen Lertxundi . Keu Agirretxea . Kokein . Kristian Brink Quartet . La Mississippi . La Teoría del Taburete . Las Membranas . Lauaxeta 2005 . Lorelei . Los 7 Doctores . Los Creyentes . Los Mighty Calacas . Los Pendientes de la Reina (Emakume baten oroimena) . Los Wachisneis . Luca Tondena - Pomodoro Hunters . M-n Ezten . Magnus Mehl Quintett . Mahaster River . Mal de ojo . Malatu . Malcolm Scarpa . Malen Trio . Mamba Beat . Mandarin Dotore . Marta Sanchez . Mikel Aranzabal . Mikel Gaztelurrutia . Mikel Markez . Mikel Telleria . Mikel Urdangarin . Mingo Balaguer . Miren Aranburu Ensemble . Mojo Hand . Moondogs Blues Party . Munlet . Nico Wayne Toussaint . Non Demontre . Norman . Onddo . ORGANIKS . Ostolaza eta Pujana . Patta Ta Sendaezinak . People are machines . Perinké Big Band . Petti . Piztiak . Poetic babies . Points . Pomada . Rafa Berrio . Rafa Rueda . Rafael Santana Trio . RIP . Rogelio Botanz . Sant Pau 44 . Sexty Sexers . Señor No . Sharon Stoner . Special 20 . Split 77 . Stay Blues . Su ta Gar . Sumrra . Surfin Kaos . Tapia eta Leturia . Terela Gradin Quintet . Teresa Zabalza . THE 44 DEALERS . The Blind Lemons . The Dirty Pink Ladies . The Heckler . The Maharajas . The Reverendos . The Suitcase Brothers . The Wet Band . Thunder Express . Tiger! Tiger! . Tobias Meinhart Quintet . Tommy Caggiani Therion Project . Topeka . Tres Mil Hombres . UEK . URKO MENAIA . Urreztieta Konexion . Vespa Groove . Victor de Diego . Wierba & Schmidt Quintet . Xabaltx . Zafari Project . Zaharregia, txikiegia agian . Zea Mays . ZZ Blues Band .