Travelling brothers
Euskal Herrian badira standarrak jotzen duten edo bluesaren baliabideak
eta eraginak baliatzen dituzten taldeak, baina jazzarekin gertatzen den
bezala, gutxi dira generoaren sustraiak proiektu pertsonal baten
oinarri gisa bere egiten duten interpreteak. 2004. urtea zen Travellin’ Brothers bilbotarrak bluesaren lurraldean barneratu zirenean. Aitor (gitarra) eta Eneko Cañibano (baxua) anaiak eta Jon Kareaga
“Bear” lehengusuak, ahotsak (dena familian geratzen baita), aurreko
“Taladrina” rock proiektuan urrats bat aurrera egiteko erabakia hartu
zuten. Horretarako beste bi lagun bildu ziren taldera, Isi Redondo bateria jotzailea eta Ander Unzaga
tekla jotzailea, blues hotsen eta estetikaren aurrean agertzen zuten
irrika gero eta biziagoari eszenategian leku egiteko xedean.
Anaia bidaiariak berriro jarri dira martxan eta abian dute bere ibilbideko hirugarren diskoa.

