Tiger! Tiger! : Atlantatik datorren rock berezia

12 maiatza, 2008


Tiger!Tiger! Detroit Cobras taldearen antzekoa da garaje-rock eta R&B retroa nahasten dituen talde sentsuala delako, nahiz eta Tiger!Tiger! taldeak beste zerbait gehiago eskaintzen duen, guztiz nahasketa bitxiak, nola Richard Hell eta Stilettos hala Leonard Coheren irudi poetikoa gogorarazteko modukoak. Batzuek beren ohiko deskripzioa egin dute (“punk angelutsua” eta “new wavek inspiratutako rocka”), baina Tiger!Tiger! taldeari oso ukitu berezi eta ez ohiko ematen diote saxoak eta organoak, eta zenbaitetan Roxy Music edo hobe esanda James White (New Yorkeko JazzPunkaren jainkoa) ekartzen digu gogora. CBGB´s taldearen lehen garaia, Blondie, Television edo Talking Heads gustuko duten guztiek gozatu egingo dute Tiger!Tiger! taldearekin, bigarren albuma, The Kind Of Goodnight, Europan Bloody Hotsak zigiluak eta AEBetan Chicken Ranch Records etxeak argitaratua.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com