TERESA ZABALZA 5ET JAZZ TALDEA zuzenean

18 uztaila, 2005


Kontzertuak Bergarako Udalak, Zuhaizti tabernarekin batera Espoloiko plazan antolatutako musika zikloaren barruan gertatu dira. Emanaldiak jazzaren ingurukoak izan dira eta eszenatokitik pasa izan dira Asstrio, Laia Cagigal, Tres Hombres, Gonzalo Tejada edo Iñaki Salvador moduko talde eta musikariak.

Jazza baino gehiago, musika modernoa egin nahi zuen Zabalzak Bartzelonara jo zuenean. Iruñeko kontserbatorioan ikasi nuen, baina han musika klasikoa lantzera mugatzen nintzen eta nik banuen sormen lana egiteko gogoa ere. Ondorioz, ikasketak amaitu zituenean Kataluniara joatea erabaki zuen, hura baitzen inguruan ikasteko zegoen lekurik egokiena. Hasieran ez zuen bere burua jazzaren eremuan kokatzen, baina Bartzelonako jazz zirkuituak, ezagutu ondoren, erabat harrapatu zuen. Hain zuzen ere, han ezagutu zituen Euria-n parte hartu duten musikari gehienak. Dagoeneko izen handikoak dira guztiak: Alejandro Mingot gitarrista, Miguel Villar Pintxo saxo tenor jotzailea, Hasier Oleaga bateria jotzailea eta Iosu Izagirre kontrabaxu jotzailea. Niretzat luxua da musikari hauekin lan egitea, izugarri onak izateaz gain adiskideak ditudalako. Nik zortea izan dut, beti egon direlako prest nirekin lan egiteko.

Diskoan bi urtean zuzenean jorratutako lana bildu du Teresa Zabalzak. Hasiera batean laukote gisa aurkeztu zen pianistaren proiektua, gitarrarik gabe, baina Mingot gehitu zitzaienean, taldeak beste forma bat hartu zuen, talde soinuak beste ñabardura batzuk dituelako orain. Gainera, jazzaren munduan ezohikoa den umiltasuna erakusten du Zabalzak, eta ez du jartzen inoiz bere tresna besteen gainetik. Taldeko %20 baino ez naiz. Abestiak nireak dira, gustatzen zaizkit, baina nik baino askoz gehiago dute esateko taldekideek beren tresnekin. Ondorioz, tarte handia uzten diet jotzeko. Hala, lider izatetik oso urruti dagoela aitortu du pianistak.
Gainera, jazz taldeetan gitarra eta pianoa uztartzea zaila izaten da, batzuetan talka egiten dutelako. Hori dela eta, bakoitzaren esparrua «errespetatzen» jakin behar izan dute, Zabaltzak dioenez. Espazioak banatu egin behar dira eta, gainera, aspergarria litzateke abesti bakoitzean kide bakoitzaren solo bat entzun beharra. Izan ere, abestiei ematen die garrantzia Zabalzak, eta jazzaren inguruan mugitu arren, Euria-k askotariko koloreak erakusten ditu.

Diskoan eta boskotearen zuzenekoetan swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean. Jazz diskoa baino gehiago, niretzat kantuen bilduma bat da. Ez dut birtuosismo erakustaldia egin nahi izan.
Gaur egun taldekide gehienak Euskal Herrian bizi badira ere, Bartzelonan grabatu dute diskoa, Gorka Benitez musikari bilbotarraren ekoizpen artistikoarekin. Hala ere, diskoa han grabatu izana kasualitateen ondorioa izan dela dio pianistak: Hemen ez genuen aurkitu estudio egokirik, eta, gainera, denak Bartzelonara bideratzen gintuen. Gorka han bizi da, eta Carme Canela kantaria ere, diskoko kolaboratzaile bakarra, hangoa da.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com