Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Starblues

12 urtarrila|7:00 pm-10:00 pm

Goierrin, moda eta aldiko joeretatik urrun, sortu zen StarBlues 2010ean, bere proposamena funtsezko bi zutabetan oinarrituz: bluesaren eta rockaren esentziak musikan eta euskararen edertasuna hitzetan, garrantzi berezia emanez letragintzari. 2013an Amets gaitzko bat lehen singlea argitaratu zuen, 2016an Gu geu izeneko lehen lan luzea, 2020an Hitz gatibuak sonatua bigarrena. Geroztik, eta eskifaian hainbat aldaketa egin ondoren, Jon Barreros gitarrajole eta abeslaria buru duen banda hau sendotu egin da bere hirugarren lanerako, Mikel Atxega hartuz baxuan, Yon Labayen teklatuetan eta Unai Lopetegi baterian eta perkusioetan. Barrerosen zuzendaritzapean, zirkuituan erreferente bihurtu den taldea dugu Starblues,  proposamen original eta jatorrenetako bat bihurtu da panoraman eta, zalantzarik gabe, euskaraz abestutako bluesaren adierazle nagusia.

 Bizi berri baten gezurra hamar urte daraman proiektu propio baten erabakiaren, lanaren eta sinismenaren emaitza da. Taldearen hirugarren diskoa.

 

Xehetasunak

Data:
12 urtarrila
Ordua:
7:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Ordizia, Delikatuz
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com