SPECIAL 20. Doinu beltzak gustuko badituzu

6 maiatza, 2007


JUANMA MONTERO. Ahots solista, gitarra erritmikoa eta diskoko gai gehienen konpositorea. soul-bluesenganako gustua nabarmena da
“frontman” honen estiloan, ez baitu alferrik eman bere bizitzaren parte handi bat Virginiako estatuan, musika ikasi zuen lurraldean.

JOSE CARLOS PÉREZ. Taldeko gitarra jotzailea. Mendebaldeko Kostaldeko jump-a, Texasko boogie-a, Chicagoko blues liluragarria eta New Orleanseko funk-bluesa eraginkortasun eta zehaztasun beteaz lotzen dituena.

MIKEL FERRER. Mallorcatik, taldera bildutako azken kidea. Blues, pop, soul, jazz eta rock taldeetan duen eskarmentuari esker, proiektua behar bezala bururatu ahal izan da bere ekarriarekin. bateria jotzailea.

RAFAEL FERNÁNDEZ-GIL. Musika tresna ugari jotzen dituen baxujotzailea eta taldeko hotsaren funtsezko pieza da. New Orleanseko artisten hotsen eragina dario: Walter Wolfman Washington, Johny Adams eta The Meters talde mitikoarena.

FERNANDO JIMÉNEZ. Hogei urtetik gora daramatza musika munduan. Blues klasikoenak bezala, ahosoinu jotzaile modernoenak interpretatzen ditu nola diatonikoarekin hala kromatikoarekin. Vintage hots eta tresnen jarraitzaile porrokatua da.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com