Vous êtes ici : Accueil Artistes NORMAN

NORMAN

2007aren bukaeran Eibarko Legarreko lokaletan Electric Dolls punk-rock taldean aritutako Alex eta Kobi; The Gominols eta Skandalu Publikun gaizkile gisa aritu zen Kepa; eta oraindik fitxa polizialik egin ez dioten Beñat elkarrekin gauaren erdian irteten hasi ziren inork ez dakien lekuetara. Hala, bat-batean, 2008an, Danbaka musika lehiaketan sailkatu eta finalera heldu ziren. Eta 2009an Bilbo Hiria lehiaketarako ere sailkatu dira. Hori guztia, inongo lanik kaleratu gabe zirela. Zertan demontre ibiliko dira gauetan?

Garapen eta gustu handiko kantuak aurkituko dituzu, abiadura, psikodelia, erritmo aldaketa eta giro oso ilunez josiak; beti ere, melodiarekin ezkongai direnak. Basakeriaren, zoramenaren eta edertasunaren hiru aurpegiak ispilu berean, tontakeriarik gabeko rocka oinarri. Norbaitek galdetu dezake ea gaur egungo M-Ak ote diren eta badituzte izpi batzuk, baina odol-sarraskian murgilduz gero, antzemango duzue gitarretan arriskua eta iluntasuna oso presente daudela; oinarri erritmiko tinko eta aberatsa duela; eta abeslariaren melodiak skizoak ere badirela. Hortaz, kontuz ibili!

 

Disques: