Vous êtes ici : Accueil Artistes Muga

Muga

Alberto Gonzalezek (6nemen9, Uler-600 eta Aterking taldeetan ibilitako musikariak) Xabier Montoiaren Anfetamiña poema liburuari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga. 

 

Bilboko rock alternatiboko eszenan ezagunak diren bi musikari dira taldean —Iñigo Romera baxu joleari (Cancer Moon, Los Clavos, Cujo, El Inquilino Comunista, Basurita...) eta Iñigo Egillor bateria joleari, (Gringo Arana, Billy Bao...)— eta Itziar Beristain abeslariarekin batera erabaki zuten ohiko rock taldearen moldea gainditu eta proiektu multidiziplinar bat osatea, zeinean musika eta hitzekin batera, alderdi bisualak garrantzi handia izango zuen. Arlo horretaz, Euskal Herriko rock eszenarekin harreman estua duen J.A. Areta Goñi Juxe argazkilaria arduratzen da.

 

 

Disques: