Hemen zaude: Hasiera Artistes Miren Aranburu Ensemble Bibliothèque de Presse Jazzeko doinuei euskarazko testuak eranstean emaitza harrigarria da

Jazzeko doinuei euskarazko testuak eranstean emaitza harrigarria da


DIARIO VASCO 02-11_-28

Gorri isila diskoa plazaratu du, Jean Louis Hargous saxojolearen doinuak oinarri hartuta FELIX IBARGUTXI./DV. DONOSTIA

Miren Aranburu Ensemblek Gorri isila diskoa plazaratu du, Jean Louis Hargous saxojolearen doinuekin eta Miren Aranbururen ahotsarekin. Eta emaitza honekin eman dio hasiera Gaztelupeko Hotsak disko-etxeak Errabal zigilu berriari.

Ez da lehenengo aldia Miren Aranburuk jazz kutsuko diskoa ateratzen duena. Orain dela sei urte Etorkizunaren memoria eman zuen argitara IZ etxearen bidez, eta ez du oroitzapen onik: «Disko beldurtia izan zen hura. Disko etxekoek uste zuten ez zela asko salduko. Azkenean ez zuen batere oihartzunik izan merkatuan», esan zuen kantariak atzoko aurkezpenean.

Gero beste disko bat osatu zuen eta Interneten jarri. Horrek ere harrera eskasa izan zuen eta, behingoz publikoarengana iritsi nahian, Gaztelupeko Hotsak etxearekin jarri zen harremanetan.

Oinarria Hargous-en jazz- -doinuak dira. Grabazioan, Hargousek ez ezik, sei musikarik jardun dute.

Testu gehienak Aranbururenak ditugu. «Jazzeko doinuei euskarazko letrak eranstean emai-tza harrigarria gertatzen da. Ez da lan erraza. Batzuetan silabak luzatu egin behar dira eta efektu bitxiak gertatzen dira. Inoiz, gertatu da jendea ez konturatzea euskaraz abesten ari nintzenik», adierazi du kantariak.

«Emakumea izan da, zailago da hemen kantagintzatik bizitzea. Gizonezkoen herria da hau. Amaia Zubiriak, adibidez, kantatu besterik ez du egin, eta zalantza egiten dut hortik bizitzea»