Los Coronas & The Hi-Risers

1- Spark plug- Dave Burgess

2- Stand by my baby- Greg Jownson & Kaiser George Miller

3- Flamenco- Los Brincos

4- Hang five- Dave Brubeck

 

Bloody Hotsak etxearen erreferentzia berria luxuzkoa da egiazki.  Taldeak gaitzat harturik, aurrenik Los Coronas ditugu, egunetik egunera talde sendoagoa, zuzeneko emanaldiek eskaintzen duten babesarekin. Talde honek agerian uzten du kideek musika tresnak eskuan dituztela zer egiteko gai den, rock and roll instrumental bikaina alegia. Talde hau gero eta ezagunagoa da nola gure esparruan hala geure mugetatik at. Oraingo honetan bertsio bi aurkezten dira kokteleko izotz puskak hausteko xedean: Los Brincos taldearen “Flamenco” abestia eta Dave Brubeck-en “Hang five”, biak ere ikutu propio batez landuak.

Biniloaren beste aurpegian The Hi Risers topatzen dugu, abesti bakar batez zuri eguna alaitzeko gai den taldea. Oraingo honetan B saileko gai zahar bat berreskuratu du hirukote honek, “Spark Plug”. Gai honetan  The Hi Risers taldeak eutsi egiten dio haren bizitasunari, eta eguneratu egiten du, berrogeita hamar urte geroago, jatorrizko sortzaileek (Four Teens) Challenge zigiluarentzat grabatu zuen gaia. Beste gaia Rockpile taldearen “Stand by my baby” da. Baina kasu honetan berriro ere estutu dute kabila hain beat hots egin ez dezan eta Rochesterreko hirukotearen gibelaldean Dave Edmunds bera ari dela eman dezan. Hau guzti hau 10″-ko formatuarekin, azal bikoitz ederrarekin, Bunkergraphics estudioetan sortutakoa .

 

Disko mota: 10 "
Argitaratze data: 2009/12/10
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com