Hemen zaude: Hasiera Artistes lauaxeta 2005 Bibliothèque de Presse Kalitateko handiko kontzertua Lauaxetaren medeurrena gogoratzeko

Kalitateko handiko kontzertua Lauaxetaren medeurrena gogoratzeko


  1. A. 2005-10-19 | 10:59

Hamaika kantari eta artista asko batu ziren atzo gauez Espaloia Kafe Antzokian , denak Rafa Ruedaren gidaritzapean. Izugarrizko giroa sortu zen ordu bete eskas iraun zuen emanaldian. Hainbat blog-etan agertu da atzokoaren kronika. Hainbat egunkaritan Lauaxetaren gainean egindako aurkezpena. Denak batu ditugu albiste honetan.

Lauaxetari hainbat omenaldi egin zaizkio, eta hau bat gehiago izan da, ez nolanahikoa hala ere! musikagintzan modu aktiboan aritzen diren kantariek, Lauaxetaren testoekin osatutako kantuak grabatu dituzte. Diskoa kalean da eta hotsak.com webgunetik erosi erosi daiteke. Atzo Espaloian bertan ere 50 diskotik gora saldu ziren. Emanaldia gustukoa izan zela ikusteko neurgailu, dudarik ez.

Kantuan jardun zutenak: Mikel Urdangarin, Gari, Eñaut Elorrieta, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Anje Duhalde, Txuma Murugarren, Petti, Xabier Montoia, Xabi Strubell eta Francis Diez. Zuzenekoetan Edorta Jimenez idazlearen lana izan zen beste klabeetako bat. Testuak irakurri zituen, ohi duen ahots sarkorrez eta tentsioz. Bestetik, Argia Gardeazabal (Hortzmuga teatroa) aktoresak harilkatu zuen lana hainbat testurekin lotura eginez.