Hemen zaude: Hasiera Artistes lauaxeta 2005 Bibliothèque de Presse Hamaika kantarik musika-oparia egin diote Lauaxetari bere mendeurrenean

Hamaika kantarik musika-oparia egin diote Lauaxetari bere mendeurrenean


Ehungarrenean Hamaika proiektuan parte hartu duten autoreek idazle mungiarraren testu bat hartu eta melodia sortu zuten, ahots hutsez edo gitarraren laguntzaz. Hori oinarri hartuta, Rafa Ruedak, egitasmoaren zuzendariak, kantuak interpretatu eta moldatu zituen. Bildumek izan ohi duten batasuna lortu dugu, kantu bakoitza abesten duenaren errepertorioan egon zitekeelarik, adierazi zuen Rafa Ruedak. Hamaika abestiak oinarri hartuta diskoa egin zuten, bost emanalditan aurkeztuko dutena, nahiz eta diskoa eta zuzenekoa bi errealitate ezberdin diren. Bigarrena autonomoa eta errepikaezina izango da.

BILBO

**Gari, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Txuma Murugarren, Francis Diez, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Xabi Strubell eta Petti* dira Lauaxetaren omenez elkartu diren hamaika musikariak. Diren guztiak ez daude, baina dauden guztiak badira*, esan zuen Rafa Ruedak atzoko aurkezpenean, autoreen aukeraketa zaila izan dela aitortzearekin batera.
«Beren errepertorioko kantua izan daitekeen pieza» interpretatu dute, Rafa Ruedak eta bere musikariek konpondutako kantuetan. Bakarlari horietako bakoitzak idazle mungiarraren testu bakoitza hartu, eta melodia bidali zion Ruedari, ahots soilarekin, edo gitarraz lagunduta. Horren arabera, zuzendariak David Gonzalez, Rufo Urbina, Mikel Azpiroz eta Asier Ituarteren laguntza izan du.

Mungiako Udalak bultzatutako ideia horretan, «askatasun osoa» izan duela adierazi zuen Rafa Ruedak. Gainera, disko berezia dela esan zuen, proiektuarekin sinesten zuen jendea aurkitu duelako. «Udalerria zorretan dago Lauaxetarekin, eta oso harro gaude gure idazle ezagunenaz», esan zuen Mungiako Udaleko bozeramaileak.

Bost zuzeneko emanaldi izango dira soilik diskoa aurkezteko eta Edorta Jimenezen eskutik izango dira. Lauaxeta ulergarri bat topatzen saiatu gara, eta idazlearen inguruko mito eta aurreiritziak apurtzen saiatu gara, nabarmendu zuen.

Ikuskizun autonomoak izango dira, bata bestearengandik ezberdina izango da, alegia, eta diskoko esentziatik urrundurik, kantuak ikuskizunean dramatikotasuna bilatzeko moduan kokatu dituztela adierazi zuen Jimenezek. Ikuskizunaren gailurra amaieran izango da, eta horretara heltzeko zeresan handia Hortzmuga antzerki taldeko Argi Gardeazabalek izango du, Edorta Jimenezen arabera, «kontrastea emango baitio ikuskizunari».

Atzo izan zen aurre-estrenaildia Elgetako Espaloia kafe antzokian eta estreinaldia ostiralean Mungian izango da. Ondoren etorriko dira Iruñea (urriak 27), Bilbo (azaroak 8), Donostia (azaroak 24) eta Durango (abenduak 10). Emanaldi bakoitza errepikaezina izango dela eta hamaika bakarlariek norabide berean arraun egiten ikusteko aukera bakarra izango dela adierazi zuten atzoko aurkezpenean Jimenezek eta Ruedak. Maitasunezko kantuak eta bi testu epiko sartu dituzte zuzeneko emanaldietarako.

Ezusteko galanta

Lauaxeta ulergarri egiten saiatu dira, adibidez, testuak batueraz egiten ortografian eta alderdi ilun batzuetan. «Baina kantuak zein ozen, argi eta ederki abestuta dauden oso garrantzitsua da, eta ezusteko galanta hartuko du entzuleak», nabarmendu Edorta Jimenezek. Gainera, Lauaxeta bizizalea aurkitu omen dute egitasmo horren baitan, Carpe Diem deritzon leloa jarraitzen duen Lauaxeta, hain zuzen ere. Rafa Ruedaren aburuz, norbaiten omenez egindako bildumek «xarma galtzen dute kantua egiten duen pertsonak bere egiten duenean berea ez den kantua». Oraingo honetan berak hurbildu dira «Lauaxetaren unibertsora, eta ez alderantziz». Hala, erronka handia izan omen da Ruedarentzat: «Oso pozik gaude orain arte ezagutzen ez ziren Lauaxetaren aurpegiak argitara eman ditugulako», adierazi zuen. Gainera, Jonan Ordorika estudioko teknikariaren lana goraipatu nahi izan zuten, «nahi bezain argi eta ozen agertu baitira diskoko ahots ezberdinak». Baita diseinugilearen lana ere. Mel Mardarazek egindako lana Lauaxetaren karikatura bat egitean datza, jakina baita, Lauaxetaren bospasei argazki bakarrik gelditzen direla, eta zer edo zer ezberdina egin nahi omen zuten.

Lauaxeta actualizado
Pablo CABEZA (crítico)

Rafa Rueda se mueve entre los micrófonos con más soltura que Tarzán en una jungla de la Paramount. Y no extraña, pues aquel chiquillo de Mungia, entusiasmado con su primer single, ha crecido tanto que parece un elepé triple. Rafa se dobla, se desdobla y se mira al espejo. Y se encuentra. Va sobrado con su motorización y puesta a punto. Vale para aguja y para hilo. Distorsiona como un txarri y armoniza como un veterano otxote. Y, además, contemporáneo.

Rueda es el responsable del acabado de Ehungarrenean hamaika, disco muy por encima de la media en este tipo de aventuras. La ventaja sobre otros proyectos, más o menos parecidos, es que si bien existen once esmerados compositores, ha sido un equipo quien ha modelado el cuerpo general. Así, la ventaja del sistema es que cada canción enciende su propia luz y, a la vez, ilumina la casa en general.

Situadas así las cosas, y tras entusiasta escucha, cabría destacar a este artista por esto y al otro por aquello, pero a todos. Y todos no caben ni de perfil en esta robusta, pero pequeña columna. Así que optamos por volver a disfrutar de once mundos y sus satélites: diseñador, técnico, fotógrafo, sello...