Vous êtes ici : Accueil Artistes La Teoría del Taburete

La Teoría del Taburete

Ikuskizun honek denboran barreneko bidaia batean du abiapuntua, bluesak 1920. urteetako hamarraldira eramaten gaitu, bluesa landa munduko musika zen garaira, bluesa maila apaleko lokaletan eskaintzen zen baina orduko biztanle beltzen artean arrakasta handikoa zen garaira. 1929. urtetik aurrera, Beheraldi Handia nagusitu zenean, estilo honek gainbehera handia ezagutu zuen, nahiz eta ahots batzuek denboran zehar bizirautea lortu duten.

Hizpide izan dituzten emakumeak haurrak zirenean gospela abesten zuten euren herrietako eliza ebanjelarietan. Garai haietan, gospela bide zen beltzen komunitatea Jainkoarengana hurbilarazten zuen musika. Arrakasta lortzen bazuten, nerabezaroan musikari emateko erabakia hartzen zuten, eta herriz herriko antzerki konpainia txikietara biltzen ziren, vaudeville moldeko ikuskizunak eta beltzen komunitateei ongi pasarazteko izen handirik gabeko komediak eskaintzen zituzten konpainietara. Sarri askotan, ikuskizuna amaitzen zenean, bluesaren bat abesteko eskaera egiten zieten ikusleek, eta antza, musika estilo honek arian-arian blaitu egin zituen emakumeak, guztiz bluesari emateko erabakia hartzeraino.

Disko honetan omentzen diren emakume hauetako asko eta asko etxe oso apalekoak ziren, baina abeslari ezagunak izatera iritsi ziren. Hona hemen hauetako batzuren izenak:  

Bessie Smith, Ma Rainey, Ida Cox, Victoria Spivey, Billie Pierce, Billie Holiday, Ella Fitzgerald, Big Mama

http://www.lateoriadeltaburete.com

Disques:


Navigation