Keu Agirretxea
Keu Agirretxearen ibilbidea jarraitu duenak ezagutzen du musikari ondarrutar hau ez dela geldirik egotekoa, une oro sentimenduak eta emozioak azaltzeko bide berrien bila ari dela baizik. KTI, Psychophony eta Etsaiak taldeetan gitarra trash, metal eta hardcore basatiaren zerbitzura jarri ondoren, UEK izenaz jabetu eta bakarkako sorkuntzari ekin zion, lan instrumentalari emana lehen hiru diskoetan, eta rock klasikoko talde bilakaturik azkenengoetan. Tartean, Fjord hard-rock taldea sortzeko astia izan zuen. Orain, izena eta abizena harturik, bera den bezala ageri zaigu, kantautore formatuan, Une akustikoa disko labur baina indarberritzailearekin.
Disques:
-
Uhinak
CD
8 € -
Keu
CD
7 € -
Kantuak Vs Denbora
Novembre 2010CD/DVD
12 € -
U10
Octobre 2009CD
10 € -
Une Akustikoa
CD
7 € -
Heltzear diren egunak
CD
7 € -
Gitarra elektrikoa
CD
8 €

