Vous êtes ici : Accueil Artistes Julie Guravich

Julie Guravich

Julie Guravich Kanadan sortu zen, Saint John hirian, Atlantiko aldeko kostaldean. 15 urte zituenean hasi zen kantu lirikoaren eskolak jasotzen, eta Torontoko kontserbatorioan amaitu zituen lehen ikasketa hauek. 17 eta 23 urte bitartean antzezlari lanetan ibili zen eta protagonismo handiko paperak lortu zituen My Fair Lady, West Side Story  eta antzeko musika ikuskizunetan. Aldi berean hainbat operatan abestu zuen Carmenena egiten, eta bakarlaria izan zen Atlantic Symphony Choir orkestran. Urte batzuk joan dira Galizian bizitzen jarri zenetik, kantari ibili ohi da jazz eta blues zirkuituetan (Unión Costa Oeste Big band, Atlantic blues, Julie Guravich quartet…), eta Baldo Martínez, Saraibas eta beste musikari batzuekin elkarlanean jarduten du. 2010. urtean proiektu berria aurkeztu zuen Víctor Aneiros Band taldearekin, Galizian egindako Bluesaren adierazgarri gorenetakoarekin. Horren emaitza Back from the Blues diskoa


Disques: