Vous êtes ici : Accueil Artistes Juan Ortiz Trio

Juan Ortiz Trio

Juan Ortizek belztasuna zainetaraino sartua du, gure herrian erraz aurkitzen ez den maila batean. Herbie Hancock eta Esbojrn Svenssonen oinordekoa, baita Larry Young, Sly Stone eta Stevie Wonderrena ere, inspirazio iturria klasikoan eta modernoan duena, Sony Clarken eta Uri Cainen. Berea ibilbidea luzea da, baina bere hankek irauten dute, zerbait gehiagoren gogoa dute, askoz gehiagorena.

Agian horrexegatik dabil hain ondo bere hirukotea, David Ruiz eta Borja Barrueta, bere laguntzaileak, musika zerbait unibertsala dela ulertu duen belaunaldi berri horretakoa direlako. Bere jakintza maila altua da, eta oinarrian oso musika serioa jotzearen eta barne barneraino ondo pasatzearen arteko oreka du. David jotzaile moldagarri eta intuitiboa da, pultsazio irmo eta soinu borobilekoa. Borja bateria jotzaile organikoa muturreraino, beti adi eta eskuzabal, akonpainamendu bikoitza bultzatzen eta eraikitzen beti: taldearen onarria dena, eta haren gainetik altzatzen dena.

 

Disques: