Vous êtes ici : Accueil Artistes Joseba B. Lenoir

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta, beste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen.

Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa; esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da Joseba B. Lenoir proiektuarekin. Askotan oinekin jotzen duela dirudien arren, tresna nagusia gitarra du oraindik ere, gorputzaren luzamendu bat duena, beti gainean, elektrikoa, akustikoa, txikia, handia, garestia, merkea, berria edo zaharra izan daiteke, baina beti gitarra. Perkusioak, bateriak, mandolina, banjoa eta definitu ezin diren tresna ugari gehitu dizkio betiko instrumentu kuttunari, lehen aipaturiko pedal festaz gain.

 

 

Disques: