Vous êtes ici : Accueil Artistes Igor San Juan

Igor San Juan

Igor San Juanek (Aretxabaleta, 1970) ez du bere burua kantautoretzat hartzen, nahiago du melodiak, armoniak eta letrak uztartuz jolas egitea gustuko duen kantu egilea dela esatea. Hainbat modutan jantzi daitezkeen kantuak sortzen ditu, estilo eta erritmo diferenteetara egokitzea onartzen dutenak, baina barren-barrenean pop musikaren esentzia gordetzen dutenak. Igor San Juanen hizkuntza musikala gertuago dago Jabier Muguruza, Jexuxmai Lopetegi edota Txuma Murugarren bezalako egileengandik, gitarraz lagundutako kantari bakartiaren irudi estereotipatutik baino.

Disques: