Gainsbourg Gainbegiratuz

10 

2006an Serge Gainsbourg-en heriotzaren hamabost urteurrena bete zenean, Juan Carlos Landa –Jocano- kantari donostiarrak gainsbourzaleak bildu nahi izan zituen kontzertu-omenaldia prestatzeko. Ez zen nahiko denborarik izan gauzatzeko, baina egitasmoa baztertu gabe, proiektua handituz joan zen. *Gainsbourg-en bertsioak entzunak nituen ingelesez, italieraz, gazteleraz (gutxi)… beraz, bagenuen euskaraz egiterik*.
Urte emankorra izan zen aurrekoa, itzulpen, egokitzapen eta grabaketa prozesuetan pasatutakoa. Juan Zulaika, ingeniari eta ekoizlearen aginduetara, hamabost abesti grabatu zituen lagun koadrila ederrak: Gari, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo, Estanis Elorza (Natural Project), **Saioa, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Urko Menaio, Enrique Mingo, Sanchís, Giorgio Bassmatti, Jone Gabarain**… eta ondorengo musikari hauek ere hartu dute parte: **Aitor Unanue, David Soriazu, Iñaki Huarte, Txeli, Agus, Joserra Senperena eta Javier Sun**.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2008/02/08
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com