GABY JOGEIX : Blues Berria eta Beroa

13 martxoa, 2007


Jatorriz bizkaitarra bada ere Belgikan eta Frantzian bizi izandakoa eta gaur egun Madrilen bizi den musikari hau, bere amaren eskutik hasi zen gospel entzuten, Mahalia Jackson, Ray Charles eta Louis Armstrongen diskoak jartzen baitzizkion. Musika horrekin trebatuz Rythm & Blues, eta Blues-era pasa zen, baina 17 urte arte ez zuen gitarra hartu. Elmore James eta B.B King entzun ondoren, Blues eta Funk-eko artista berriagoen musikan murgildu zen gero.
1999. urtean, Erresuma Batuan, Winchesterreko Summer School of Arts and Languages eskolan ikasi zuen hainbat hilabetez, antzezlanetarako antzerkia eta musika girotzea ikasi zituen bertan. Berriro ere Madrilen, Funk talde batean hasi zen jotzen, eta bertan moldaketak egin, abestu eta konposatu zuen. Juan Vadillo eta Stevie Zeerekin gitarra klase batzuk eman ondoren, iritsi zen grabatzeko unea. Bere lehen albuma “Learnin” (Sweet Music 2001) argitaratu ondoren jarraituko du bere estilo propioa sakontzen. Soinuaren bilaketa honek zuzenekoak indartuko dizkio.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com