COOL CIRCUS: rockean zapatila asko gastatutako faranduleroak

8 ekaina, 2010

Grabazioa entzuterakoan, Thin Lizzy agertuko da lehenengo, Mott The Hoople geroago eta baita Gluecifer taldearen eragina ere; pasarte hard-rockeroak eta garagardoz blai egiteko hondeatzailearen pareko punk-rock bortitz eta makarra igoko dira bozgorailuetatik, rock-and-rollarekin eta 77ko punkarekin batera.

Gainera, disko hau osatzen duten ingelesezko bederatzi kantuei, iraganean biniloan bakarrik kaleratutako piezak gehitu dizkiete.

Musikariek, besteak beste, Isarevolution, Eskoria-Tza, Ekon, Heriotza, Special Guest, Arkada Social, Naun eta Captain Nemo moduko taldeetan aritutakoak dira.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com