Vous êtes ici : Accueil Artistes Chris Kase

Chris Kase

Chris Kase jazz generoko musikaria eta tronpeta jotzaile amerikarra ibilbide luzekoa da AEBetan, Europan, Espainian eta Euskal Herrian.

Egun, irakaskuntza lanak konposaketa, grabazio eta zuzenekoetan tartekatzen ditu. Besteak beste The Mingus Big Band, Adam Nussbaum, Kenny Wheeler, Bob Mintzer, The Bird of Paradise Orchestra, Steve Coleman, Chick Corea, Steve Wilson, Al Foster, Grant Stewart, Bruce Barth, David Berkman, Perico Sambeat, Iñaki Salvador, Jorge Pardo eta Don Braden bezalako jazz izarrekin jo edo/eta grabatu du.

Zazpi disko eman ditu argitara buru gisa. Azkenekoa, My Private Circus goiburukoa, Errabal etxeak argitaratu zuen 2013. urtean, 2012ko martxoan seikotearen formatuarekin kaleratutako Six lana argitaratu ostean.

https://youtu.be/CkGTsz2P5Xo

Disques: