BELCEBLUES : Bergaratik datorren blues indartsua

27 urria, 2008


Bluesa oinarri harturik, askotariko eraginak batu ditu Belcebluesek debut indartsu honetan: Ibon Larrañagaren gitarraren gogortasunerako joera, Asier Elorzaren country zaletasunaren ahots ukitu zuria, rhythm&blues, rock&roll, funk erritmo sinkopatuak eta 70eko hamarkadako jazz klubetako giroak, besteak beste. Osotasuna biribilagoa gerta zedin erabakigarria izan da Satan Ass haize laukotearen partaidetza. Haize instrumentuen moldaketek indarra eta distira erantsi dizkiete hirukoaren kantuei, eta dagoeneko ia ezinbesteko bilakatu dira taldearen zuzenekoetan.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com